XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berez lehen lehen auzoak pasatzen die abisua herritik kanpo bizi diren hildakoaren senideei.

Oinez egun bateko distantzia baino txikiagora bizi zirenak hiletara etortzen zirela diote.

Hiltzeko unetik eta hilobiratu arte, hiru lehen auzoek etxeko (barneko eta kanpoko) martxari eusten zioten.

Auzo emakumeak etxeko lanez arduratzen ziren, eta auzo gizonezkoak berriz txandaka aziendak zaindu eta nausiari zegozkion lanak egiten zituzten.

Hildakoaren etxenkuak adineko pertsonak baziren, lehen auzoek hileta ondorengo asteetan (edo hilabeteetan) laguntzen diete.

Dena den, duela gutxiko kasu batean, adineko senar-emazteei seme ezkongaia (zeukaten bakarra) hil zitzaien eta laguntza ez zuten lehen auzoengandik jaso; senideengandik baizik (sei hilabetez jaso ere).

Oraindik ere ohituraren kontrakotzat jotzen da lehen auzoei dagokien lana senideek egitea, baina aipatutako kasuak hautsi egiten du lehen auzoei geratzen zaien erritozko eginkizun bakarra: hildakoekiko elkarrenganako obligazioa.

Pertsona hiltzen denean, lehen lehen auzoak etxeko leihoak erabat irekitzen ditu arimak joaterik izan dezan.

Zurezko kontraleihoak itxita egoten dira etxenkuak lutoz daudela adierazteko.

Doluzko beste adierazpen publiko bat etxeko ardiak identifikatzen dituen kolore biziko markaren gainean lerro beltza ipintzea da (ohitura hau galtzen ari da).

Arimak zein unetan uzten duen gorputza dela eta, iritzi desberdinak daude.